XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herri konkretu batek sortu duen aberastasuna bere langileriari esker lortua izaten da, langintzaren bitartez egina.

Langileria hau aberastasun hortarik urtero zerbaitetaz jabetzen da, alokairuen bitartez eta alokairu hauekin bere bizia sostengatzen du lan indarra berrituaz eta berpiztuaz.

Orain, langileriak egiten duen balio guzitik zati bat, etsedente edo gainbalio bezala, burgeseria jabetzen da.

Gainera kontuan hartu behar dugu etsedente honen zati batekin burgesiaren interesak ordaintzeko aparato bat osatzen dela, erresumaren makina.

Behin herri batek bere aberastasun bat lortuta edukirik, bere beharrak ugaritzen joaten dira, batik bat langileriarenak, Marxek esaten duen bezala langileriaren alokairu minimoa gora joaten da, historikoki mugatua egonez; ez dira berdinak Ipar Ameriketako langile baten beharrak edo Kongoko langile batenak, alokairuak behar hauei kondizionatuak egonik.

Langileen biologiko beharrak beterik, kulturalak etortzen dira, e.a.

Orain behar horik asetzeko bideak kentzen baditugu, langileria pauperizatzen hasten dela esan genezake eta herri baten aberastasunak desherritzeko politika hau, zeharo, langileriaren aurkakoa izanik.

Orain, kapitalistek, herririk gabeko elite honek, beste erresuma edo herri batetan inbertituko ditu bere kapitalak, irabazi handiagoen bila joanaz eta hemengo herrikideen bizietaz abstraituz Kapital hauen bitartez, kapital hartzailea den erresumako langileria benefiziatuko da, lantokiak eta alokairuak igotzeko posibilitateak sortzen bait dizkie, bainan hobekuntza hauk beste langileriaren bizkar gainean eginak dira eta joko honek, objetiboki bi langileri talde hauk zatitzen ditu, beren interesak aurka ipiniaz.

Kapitalen mogimenduarekin gertatzen den bezala langileen mogimenduarekin berdin gertatzen da.

Herri edo Erresuma batetatik emigratzen diren langileak, objetiboki, langile hauk hartzen dituen erresumako langileriaren aurka daude, zeren delako ejército industrial de reserva hori handitu egiten delako eta alokairuak, era hontan, ttipiagoak egiten direlako.

Beste aldetik, emigratzen diren erresumako langileriak bere alokairuak hobetuak ikusten ditu, lan tokien bilako konpetentzia amaitzen joaten bait da langileak atzerrira dihoazen bezala.

Langileriaren hutsera honek beste alde kaltegarria ba du ere, zeren, lan-eza ugariaren soluzio bat aurkitzen da eta, dakigunez, lan-eza horrek iraultza egiteko posibilitateak sortzen dituelarik, emigranteen ihesiak kalte besterik ez dio ekartzen langileriaren iraultzari eta mogimenduari.

Dakigunez lehengo mendeko azken urteetan eta hontako haseran, Andaluzia aldean izigarrizko mogimendu iraultzaleak egon ziren eta ahal izan zen edo behartu zuten Reforma Agraria egitea azkeneko Republikan.

Fazistek boterea hartu zutenez gero, industriagintzari ekin ziotelarik, gainera Europak Andaluziako langileria hartzen zuelarik, Andaluziako iraultza mogimendua zeharo gelditua eta indar galdua geratu zen.

Askotan beldurra ematen digu ari garen bezala mintzatzeak bainan esaten duen bezala egiari beldurrik ez diogu eduki behar eta orduan erresuma batzuetako langileria, beste erresumetakoen gainbalioaren zatietaz jabetzen da Emmanuelek esaten duen bezala, hau egia eta orduan esateko beldurrik ez dugu eduki behar.

Gauza hau bera ere salatu zioten Engelsek eta Marxek Inglaterrako langileriari alegia, Bretaina Handiako lan-onugarri asko aurkitzen zuela metropoliko proletargoa izatekin eta interesatzen zitzaiola Inglaterrako burgesiari laguntzea honen enpresa inperialistan.

Egun ikusten dugu berdina Ipar Ameriketan.

Johnsonek Vietnamgo gerla bukatu behar zuela aipatu zuenean langileen syndikatuko buruzagien eta langileen protesta azkarrak entzun zituen, lan-eza etorriko bait zen laster eta alokairuen beheratzea.

Nahiz ta kontradikzioak, langileria eta burgesiarenak egon, erresuma bakoitzean eta bai ta ere herri bakoitzean, egun, erresuma ezberdinetako goimailako burgeseriaren kontradizioak langileriaren artekoak baino ttipiagoak dira.

Hots, erresuma diferenteetako langileriaren kontradikzioak, beren burgesiarenak baino handiagoak dira.

EUSKAL INDUSTRIA Egungo Euskal Herria bai Ipar aldekoa eta bai Hego aldekoa, orain Europa deritzaion merkatuaren ixkin batetan aurkitzen da.

Beraz, Euskal Herria aislatuta dago sentidu batetan merkatu batu hontatik; Ipar aldetik Frantziako toki subdesarroilatuenak dauzka eta dynamikarik ez duten lurraldeak, ondorioa komertzioaren eskasia izanik, Biarnoa eta Landa aldea nekazaritza bait da dominante industria eza handia izanik.

Horregatik esan dezakegu Frantziako lurralde hauk Merkatu Batuko eskualde marginalak direla.

Akitania deritzan lurraldeak, hemen ere Ipar Euskal Herria salturik arkitzen da Pyrénées Atlantiques-eko departamenduan era bat nekazaritza da dominante eta posibilitate handikoa mekanizatzeko, lur onak bait dira.

Beste aldetik egurra ere ugari dela esan daiteke bere basoak handiak eta aberatsak izanik.

Egun Akitaniako nekazaritzak suposatzen duena % 25, 3 da (1969), 1.954 % 44 izanik, eta Hego Euskal Herria % 15 inguruan dago.

Dato hauk konparaturik ikusten da Euskal Herria nekazarien eskualde handi batek aislatzen duela Merkatu Batutik eta Europako merkatuetara iristeko hemengo produktoak, lurralde luzeak pasatu behar dituzte transporteko gastuak handituaz eta konpetigaitzak eginaz merkantzia hauk.

Euskal Herriaz esaten ari garena berdin esan genezake beste zenbait Europako eskualdetaz, esate batetarako Lombardia ere Milanen inguruan desarroilatuta dago, berdin Rodano-Alpes Lyon-en inguruan aintzinamenduta egonik eta bere kanpoko inguruetan nekazarien lurraldeak egonik.

Nahiz eskualde hauk ere aislatuak egon ahal egiten dute beren produktoak merkatuetan sar daitezen.

Euskal Herriak, egun, garrantzi handia dauka, etorkizuna eta Europari buruz, alde batetik Europako eskualde klabe bat litzateke bere aitzinamenduari buruz eta bestetik Kastilla eta Europaren arteko bisagra litzateke, produkto gehienen transitoa hemendik pasatuko bait litzateke eta honek komertzioko infrastruktura eskatzen bait du ahal den indartsuena era batetan geure desarroilorako bultzaile izanik, komunikaziozko bide egoki hauk.

Aitzinean ere, Euskal Herriaren papera Kastilla eta Europaren arteko bisagra izan zen, Burgoseko eta Segoviako artzainen ileak hemendik pasatzen ziren Flandres aldera, komertzio hau ongarri izanik geure haientzat.

Egun ere, hemendik pasatuko lirateke Kastillako zenbait produkto Europa aldera eta, benetan baikorra litzateke gure herri osoarentzat.

Berdin gertatuko litzateke Europatik datozen produktoekin.

Egun ba dirudi komertzio hori posible litzatekeela egiten ari diren autopisten bitartez.